XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren laño hura aski ez balitz, badakigu hitzetatik kanpo, hitzik gabe ez dela ideia zehatzik, hizkuntzalari handienek diote hitzak baino lehen dena ilunpe dagoela ta hizkuntzak dituela ideiak moldatzen ez alderantziz, beraz hizkuntza erabiltzean errealitatearen kultura ikuspegia baizik ezin dezakegu idatz; halare gure ikasketa gehienak hizkuntzaren bideez egiten ditugularik, kultur ta gizarte errealitate batean bizi gara.

Hain zuzen Jon Mirandek hizkuntzaren elbarritasun horiek kontuan harturik, bere nobelan, berritan, protagonista batek besteari bere sentimenak ulerterazteko, Schubert-en musika entzunerazten dio; gaiñera bere nobelaren azkenean, hitzez ezin erakuts diteken bere arpegi amoriotsua, protagonista batek margolari bati eragiten eta beste maitaleak bien erretratua eginerazten.

Horregatik hizkuntzaren hezurrekin ez gertatzeko Mirandek euskara mintzatuarekin urruntasuna hartzen du; behin gure larunbateko idaz-biltzarretan, Ibiñagabeitiari ta biei esan zigun: .

Garai hartan, Nietsche-ren giza-gaindikoaz saio bat idatzi zuen, duela hogeitahamabi urte, baina ezin argitaratuz, erre.

Horrek, halere, idazten jarraitzeko kemena ta bihotza eman zion.

Argi dago, Miranderen idazlanetan dagoen etsipena, literatura atsegin bihurtzen zaiola; denbora berean, gure idazleak depresio gaitzez bere buruaren desegitea ikusten duelarik eta idazten duelarik, gure gizartearen desegitea azaltzen digu, hamazazpi urteetan Oswald Spengler-en irakurketak sartu zion baztergabeko etsipenean noizpeinka eroriz.

Ipuiñak, nobeletatik bereizi behar dira.

Lehenetan agertzen den jendea, gizartea, gisa batez edo bestez, ukatzen dutenak dira: edale, pederasta, lesbostarsa, pedofila, puta, lapur, hiltzaile; nobelan ordea, alkoola kaltegarri (gizona salba-igerikan ari delarik), lotsagarri, (...).